Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Elkarretaratzea deitu dute Bermeoko harrapaketa salatzeko

Gizonezko bat atxilotu zuten Bermeon, aitaginarreba ohia eta haren 9 urteko alaba autoarekin harrapatu eta gero. Neskatoa larri eraman zuten erietxera, baina arriskutik kanpo dago.

Harrapaketa izan zen kalea, Bermeon.
Harrapaketa izan zen kalea, Bermeon.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko Udalak eta hainbat gizarte eragilek elkarretaratzea deitu dute gaurko, ostiralean jazotako gertakariak gaitzesteko. 20:00etan izango da bilkura, Goiko Plazan. Indarkeria matxista kasutzat jo dute eragileek gertatutakoa.

Gizonezko bat atxilotu zuten Bermeon, aitaginarreba ohia eta haren 9 urteko alaba autoarekin harrapatu eta gero. Udaltzaingoak hartu zuen atxilo ustezko erasotzailea eta Gernikako Ertzaintzaren esku utzi zuen, hilketa delitua egin duelakoan.

Ostiralean,  18:00etan, jazo zen gertakaria, Bermeon. Erasotzaileak aitaginarreba ohia eta une horretan berarekin zegoen bederatzi urteko haurra autoarekin harrapatu zituen, lekukoek adierazi dutenez. Neskatoa larri zaurituta eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Arriskutik kanpo dagoela jakinarazi dute erietxetik. Aitak zauri arinak ditu.

Erasoaren lekuko izan zirenek esan zutenez, atxilotuak autoarekin harrapatu zituen aita-alabak eta, ondoren, autotik irten eta ostikoka hasi zitzaion gizonezkoari. Erasotzailea Gernikako Ertzaintzaren esku utzi zuten larunbatean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Tratu txarrak gaur