Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emazte ohiaren bikotekidea hiltzeagatik atxilotu dute, Ciudad Realen

58 urteko gizon bat atxilotu dute El Robledon, emazte ohiaren bikotekidea hiltzea egotzita. Ustezko erasotzaileak makila batekin buruan jota hil omen du 50 urteko biktima.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 urteko gizon bat atxilotu dute El Robledon (Ciudad Real) emazte ohiaren bikotekidea hiltzea egotzita, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak baieztatu duenez. Ustezko erasotzaileak makila batekin buruan jota hil omen du 50 urteko biktima.

Gaztela-Mantxako larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, erasoa igandean gertatu zen, 20:00ak aldera, El Robledoko Baden de las Cañas kalean.

Horren arabera, emakumea amarekin bikotekide ohiaren etxera joan zen, alaba baten bila. Etxebizitzara heldu zenean, eztabaida hasi zen, eta emakumearen egungo bikotekidea bertaratu zen.

Etxetik alde egin zutenean, ustezko erasotzaileak makila bat hartu omen zuen eta atzetik jo omen zuen biktima. 50 urteko gizona bertan hil zen, adingabearen aurrean. Gurutze Gorriko kideek erasotzailearen alaba artatu behar izan zuten, antsietate krisiak jota baitzegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gaurko azken ordukoa