Gizartea -

Iruzur fiskala

Montserrat Caballek sei hilabeteko espetxe-zigorra onartu du

Iaz Fiskaltzarekin adostutako akordioa berretsi du sopranoak epailearen aurrean. Hala, 254.231 euroko isuna ordaindu beharko du iruzur fiskala egiteagatik.

Montserrat Caballe sopranoa. Artxiboko irudia: EFE
Montserrat Caballe sopranoa. Artxiboko irudia: EFE
Montserrat Caballe sopranoa. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz Fiskaltzarekin adostutako akordioa berretsi du gaur Montserrat Caballe sopranoak epailearen aurrean. Hala, sei hilabete espetxe-zigorra eta 254.231 euroko isuna onartu ditu iruzur fiskala egiteagatik. Agerraldia bideokonferentzia bidez eta ateak itxita egin du artistak.

Fiskaltzarekin itxitako akordioa berretsi besterik ez du egin sopranoak, epaitegiko iturriek jakitera eman dutenez. Honenbestez, 2010eko errenta aitorpenean Ogasunari 500.000 euroko iruzurra egin ziola onartu du Caballek. Diru kopuru hori itzuli du dagoeneko.

Bere etxeko jangelaren aulki batean eserita, Caballek agerraldia bideokonferentzia bidez eta ateak itxita egin du Bartzelonako epaitegi bateko epailearen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Iruzurrak berriak