Gizartea -
Jaurlaritzaren proposamena
5 ordu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez klaseak ematea nahi dute
Hortik aurrera, ikastetxeei askatasuna emango die Hezkuntza Sailak, hizkuntza eredu propioa garatu dezaten. 40 zentrok aplikatuko dute Jaurlaritzaren proposamena.
Erredakzioa
Gutxienez 5 edo 6 ordu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez klase ematea proposatu du Eusko Jaurlaritzak. Hortik aurrera, ikastetxeei askatasuna emango die, hizkuntza eredu propioa garatu dezaten.
Orotara, Euskal Autonomia Erkidegoko 40 zentrok aplikatuko dute proposamen hau datorren ikasturtetik aurrera, eta modu esperimentalean.
Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak aurkeztu du gaur Jaurlaritzaren proposamen berria. "Bueltarik gabeko bideari ekin diogu", esan du.
Gauzak horrela, datozen hiru urteetan, parte hartu nahi duten 40 ikastetxe horietan hiru hizkuntzatan ikasiko dute: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Sailburuak zaldu duenez, esperientzia honetan parte hartzea borondatezkoa izango da, bai ikastetxe eta baita familientzat ere.
Hiru urte igaro ondoren, Hezkuntza Sailak aztertu egingo ditu saioak eman dituen emaitzak. Helburua, sistema hiru-eleduna moldatzea.
Celaak argi utzi nahi izan du egungo hizkuntza-ereduen sisteman behin betiko aldaketak egiteko ezinbestekoa izango dela adostasuna, indar politikoen eta hezkuntza eragileen arteko adostasun zabala, bere hitzetan.