Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Emakume bat labankadaz hil du ustez bere senarrak Zaragozan

Bikotearen bizilagunek deitu diote Poliziari goizaldean, oihuak eta zaratak entzun ondoren. Agenteak bikotearen etxera heldu direnerako, baina, emakumea hilda zegoen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko emakume bat labankadaz hil du ustez bere senarrak, 49 urtekoak, Zaragozan.

Bikotearen bizilagunek deitu diote Poliziari, goizaldean, oihuak eta zaratak entzun ondoren. Agenteak bikotearen etxera heldu direnerako, baina, emakumea hilda zegoen.

Polizia-iturriek jakitera eman dutenez, emakumeak ez du inoiz tratu txarrik salatu. Ikerketa hasi dute, gertatukoa argitzeko.

Gizonezkoa etxean bertan atxilotu du Poliziak, hilketa delitua egotzita. Eskuan zauriak zituen, antza, erabili duen armak eraginda. Erietxera eraman dute lehendabizi, eta handik, Aragoiko polizia-etxe nagusira. Ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera deklaratzera.

______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Tratu txarrak Espainian Salaketak berriak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa