Gizartea -

Silesauridoa

Dinosauroen ahaiderik zaharrena aurkitu dute paleontologoek

Paleontologo talde batek Triasikoan bizi izan zen espezie berri baten fosilak topatu zituen Tanzanian, 2007an. Espezi berria duela 240 milioi urte bizi izan zen.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko paleontologo talde batek Triasikoan bizi izan zen espezie berri baten fosilak aurkitu ditu Tanzanian. Duela 240 milioi urte bizi izan zen, dinosauroak bizi baino 10 milioi urte lehenago.

14 aleren gorpuzkinak topatu zituzten 2007an, toki berean, Tanzaniako hegoaldean. Asilisaurus kongwe narrasti belarjalearen eskeleto bat guztiz berreraikitzea ahalbidetu zuen horrek.

Sterling Nesbitt Texaseko unibertsitateko irakasleak, Randall Irmis Utahko unibertsitateko irakasleak eta Hegoafrikako eta Alemaniako paleontologoek espezie berria deskribatu dute Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batean.

Deskribapena

Silesauridoa da espezie berria, dinosauroen hurbileko ahaidea, 50 zentimetro eta metro bat bitarteko altuera zuen, eta 3 metroko luzera zuen. Era berean, 10-30 kiloko pisua zuen.

Lau hanken gainean ibiltzen zen eta belarjalea zen, edo belarra eta okelaren arteko konbinazio bat jan zezakeen.

Asilisaurusaren fosilak zenbait krokodilo primitiboen gorpuzkinekin batera topatu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea