Gizartea -

Botikarik gabe

Estimulazio magnetikoa migrainak kentzeko

Eskuaren tamaina duen tramankulu batek kadentzia magnetiko bat eman eta buruko mina arintzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estimulazio magnetikoak ematen dituen sistema bat sortu dute AEBetako zientzialariek, botikarik gabe migrainak tratatzeko. Kadentzia magnetikoa buruaren atzealdean aplikatzen da.

The Lancet aldizkari medikoak argitaratu duenez, eskuaren tamaina duen tramankulu batek kadentzia magnetiko bat eman eta buruko mina arintzen du.

Tresna 48 orduko aldi batean mina arintzeko eraginkorra da aura migraina duten pazienteetan. Migraina buruko min errepikakorrak ematen dituen gaixotasun neurologikoa da, eta batzutan, goragaleak eta okadak eragiten ditu.

Migrainak dituzten lagunek ez dute abisurik izaten burukomina datorrenean, baina batzuk ikus-asaldura edo aura izaten dute, buruko mina hasi baino lehen.

Emakumeek gizonezkoek baino gehiago pairatzen dituzte migrainak, 10 urteetatik 46 urteetara arte gehiago azaltzen dira eta, kasu batzuetan, herentziazko eritasuna da.

Richard B. Lipton irakasleak zuzendutako New Yorkeko Albert Einstein Medikuntza Fakultateko adituek egindako saioek azaldu dutenez, dispositiboak "burmuinean migrainarekin zerikusia duten prozesu elektrikoak bertan behera utz ditzake".

Tresnen tamaina

Migrainek eragiten dituzten buruko minek lur jota uzten dituzte pertsonak lau egunez eta bulkada magnetikoek mina arintzen dutela egiaztatu zuten lehenago ere, baina arazoa horretarako erabiltzen ziren tramankuluak oso handiak zirela zen.

Teknologiaren tamaina txikitzea lortu dute, erabilgarriago egiteko, horrela tratamendua askoz eraginkorragoa izatea lortu dute.

Gaixoen eskuetara heltzeko denbora beharko du tratamenduak oraindik, ikerketan gehiago saiatu behar direlako, dosi egokia, tratamenduaren frekuentzia eta kostuak zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea