Gizartea -

Bankuetan iruzurra

Bilboko kutxazainetan txartelak kopiatzen zituen banda desegin dute

2008tik egiten zuten lan taldeak eta txartelak kopiatzeko 30 gailutik gora jarrita zituzten Bilboko, Palentziako, Malagako eta Madrileko kutxazainetan. Ehunka mila euroko iruzurra izan daiteke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bulgariar jatorriko talde bateko bost kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Txartelen datuak kopiatzeko gailuak jartzen zituzten Bilboko, Palentziako, Malagako eta Madrileko kutxazainetan.

2008tik egiten zuten lan taldeak eta bere operazio-basea Madrilen bazuen ere, Bilboko, Palentziako, Malagako eta Madrileko kutxazainetan ere jardun zuen. Bertan erabiltzaileen datuak kopiatzeko 30 gailutik gora jarri zituzten.

Taldearen lan egiteko era honako zen: irakurgailu eta teklatu faltsu bana jartzen zituzten kutxazainetan eta horrela, txarteletako banda magnetikoen informazioa eta erabiltzaileen sarbide gakoak lortzen zituzten.

Kolaboratzaileak Milanen eta Nairobin

Behin informazioa eskuratuta, txartelen kopiak zehatzak egiten zituzten eta Madrileko Komunitateko hainbat kutxazainetan dirua ateratzen zuen. Beste batzuetan, Milaneko eta Nairobiko kolaboratzaileei bidaltzen zieten informazioa.

Orain arte, 400 salaketa argitu ditu Poliziak Madrilen eta ehunka mila euroko iruzurra izan daitekeela aurreikusi dute.

Etxeetan egin dituzten miaketetan, instalatzeko prest zeuden hogei bat ekipo, mila txartel faltsutik gora eta hainbat material informatiko atzeman du poliziak.

Beste iruzur bat Bilbon

Ertzaintzak eskatutako dirua ematen ez duten beste gailuen berri eman du.

Bileteak ateratzen diren zirrikituan jartzen dute gailua eta ez ditu horiek irteten uzten. Ondoren, maula-egileek Biktimaren dirua hartzen dute.

Azken asteetan, Ertzaintzak hiru salaketa jaso ditu Bilbon iruzur horregatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea