Gizartea -
'Adingabeak arriskuan'
SOS Arrazakeriakek "tratu txarrak" salatu ditu Debako zentroan
Jada itxita dagoen zentroko 27 adingabeen testigantzekin idatzi dute txostena. GKEk "eskubideen urraketa" eta Elgetako zentroan ere, hezkuntza eskaintzarik ez dagoela salatu dute.
Erredakzioa
SOS Arrazakeriakek ''Adingabeak arriskuan'' txostena aurkeztu du Donostian eta "eskubide urraketak" eta "tratu txarrak" salatu ditu Debako adingabe etorkinen zentroan.
Gipuzkoako Aldundiak ireki zuen zentro Oilurren, Deban, 2009ko martxoan eta iragan abenduan itxi zuen zaharberritze lanak zirela eta.
Anna Stern eta Peio Aierbe Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kideak azaldu dutenez, Oilurreko zentroan bizi izandako 27 adingabeen testigantzekin zein hezitzaileen eta udalerriko auzokideen iritziekin idatzi dute dokumentu hori. Txostenarekin zaintzen dituen adingabeekin zuzen jokatzeko eskatu diote Aldundiari.
Aierbe pozik agertu da SOS Arrazakeriara jo zuten Debako zentroko hogei bat gazteek "entzungo zituen jendea, irtenbideak" bilatu zituztelako eta bertako hezitzaileekin horretarako aukera izan ez zutela, iritzi du.
SOS Arrazakeriako kidearen hitzetan, adingabe horiek elkartera zuzendu ziren trebakuntza ikastaroak egin nahi zituztela eskatuz eta bertako "tratua" salatuz, izan ere, "ez zuten bisitarik ezta aisialdi eskaintzarik ere".
Aierbek "bota behar den zaborra" ez direla gaitzetsi du eta "ikuspuntu pedagogikotik lan eginez", bere eskubideak bermatu behar direla esan du. Halaber, Elgetako zentroan ere, adingabeentzako "hezkuntza eskaintzarik" ez dagoela ohartarazi du.