Gizartea -
Nafarroa
Lagun baten telefonoa jarri du Interneten, eta doako sexua eskaini
Emakumeak dei mordoa jaso zituen bere telefono pribatuan, sexu-harremanak izateko zerbitzuak eskatzen. Salaketa bat jarri zuen eta Poliziak biktimaren lagun bat atxilotu du.
Erredakzioa
Iruñeko bizilagun bat atxilotu du Espainiako Poliziak, bere lagun baten telefono pribatuaren zenbakia Interneten jartzeagatik, doako sexu-harremanak eskaintzen zuen iragarki batean jartzeagatik, hain zuzen ere.
Atxilotutako lagunak 25 urte ditu eta jatorriz kolonbiarra da, Poliziak gaur ohar baten bidez jakitera eman duenez. Biktimak 26 urte ditu eta salaketa bat jarri zuen, iragarkien webgune batean sexu-zerbitzuak eskainiz bere izena eta telefonoa agertzen zirela ohartaraziz. Emakumearen arabera, iragarki horren ondotik, dei "iraingarria mordoa" jaso zituen eta horrek arazo pertsonalak nahiz osasun-arazoak eragin dizkio. Poliziak ikerketa bat jarri zuen abian, eta webgune horretako Segurtasun departamenduaren laguntzarekin, iragarkia argitaratzeko erabili zen ordenagailuaren helbidea (I.P.) identifikatu zuten. Irgarkiaren egilea biktimaren lagun bat zela jakin zuten orduan. Poliziak gizonezko gaztea atxilotu eta galdeketa egin zion. Epaileak deitzen duenean deklaratzera joan beharko du.