Gizartea -
Txostena
Hainbat hondartzatan bainua debeka dezakete 2015etik aurrrera
Surfrider Foundationeko bolondresek egindako azterketen arabera, EAE eta Iparraldeko hondartza askok ez dituzte Europako araudi berriaren (2015ean jarriko da indarrean) baldintzak beteko.
Surfrider Foundation Europe
Surfrider Foundation Europe elkarteak 2009.urtean uraren kalitate&' || 'nbsp;&' || 'nbsp; aztertuta, lortutako emaitzek EAEko eta Iparraldeko hainbat hondartzek kutsadura azkarra paira dezaketela islatzen dute edota 2006ko Europako araudi berriarekiko emaitza apalegiak aurkezten dituzte, nahiz eta indar ugari batu den eta batzen ari den kutsadura iturriak murrizteko.
Gaur egun, bainatzeko uren kalitatea Europako araudi batek legeztatzen du, 1976. urtean bozkatu zen "Bainatze araudiak" hain zuzen ere. Estatu kideek uraren kalitatea zaintzera behartzen dute: bainu guneetan, ikuspegi bakteriologikoa kontuan hartuz eta udako denboraldian.
2015etik aurrera, 2006ean onartutako araudi berri batek ordezkatuko du egungoa. Araudi honen aplikazioak ondoko onura nagusiak eragingo ditu: zaintza baldintzen sinplifikazioa, informazio hobea eta oinarrizko arauak zorroztea.
Araudi berriak uraren kalitatea zorrotzago neurtuko du
1976ko araudi zaharraren arabera, aztertutako gune guztiek uraren kalitate on edota oso ona gainditzen dute. Ordea, 2006ko araudiaren irizpide askoz zorrotzagoak (4 aldiz gehiago) aplikatuz gero, hainbat gunek gutxiegizko kalitatea baino ez dute lortzen, eta 2015.urtean bertan bainatzea debekatu egingo litzateke.
Araudi berriaren aplikazioaren eragina hondartzen klasifikazioarekiko agerian uzteko eta kutsadura ezberdinen jatorria aztertu ahal izateko, instituzioa herriekin elkarlanean hasi dira.
Kontzertazio lan horrek urte osoan zehar uraren kalitatearen segipenaren garrantzia goraipatzea ahalbideratzen du. Izan ere, nahiz eta araudi berriak hobekuntzak dakarzkien, zaintza denboraldia udako denboraldiari mugatzen zaio eta aktibitate nautikoen guneak ez ditu kontuan hartzen.
Hala ere, argi dago batez ere euskal itsasertzean, kirol nautikoak urte osoan praktikatzen direla.
Uraren kalitatearen segipenerako sare gehigarri bat
Araudietaz gain, Surfrider Foundation Europek itsasertzeko uren kalitatearen segipenerako zaintza sare batzuk bideratzen ditu, akitibitate nautikoak praktikatzen diren guneetan, publikoa, kirolariak, instituzioak zein udalak hobeto informatu ahal izateko.
Zaintza sare horrek 4 helburu nagusiri erantzutea ahalbideratzen du :
- itsasertzeko uren kalitatea urte osoan aztertzea.- datu, komentario eta obserbazio gehien bildu ahal izatea.- kideak, aktibitate nautikoak praktikatzen dituztenak, publiko zabala eta tokiko aktore guztiak informatu ahal izatea.- kutsadura arazoak agerian jarri ahal izatea.
Uraren kalitatea Bizkaian
Bizkaiako itsasertzean, uraren kalitatearen segipenerako hamar gune finkatu dira, laguntzaileak, surf klubak eta Euskal Herriko Federazioarekin (EHSF) elkarlanean, Mare Urdina mugazgaindiko proiektuaren baitan.
Hain justu, Muskizetik hasi eta Sukarrieta arteko hondartzak aztertu dira: La Arena, Ereaga, Arrigunaga, Barinatxe, Arriatera, Atxabiribil, Plentzia, Bakio, Mundaka eta Toña.
2009. urtean 8 laguntzailek lagundu dute ur-laginak hartzen. "Watermen Testers" horietako gehienek itsasertzeko klubetan surfa praktikatzen dute (Peña Txuri, Mundaka Surf Taldea, El Pasillo, …), eta hondartzaren uraren kalitateaz eta ingurugiroaz kezkatzen dira. Guztira, 2009. urteko denboraldian, 342 ur-lagin hartu dira, 10 gunetan.
Emaitzak negatiboak direnean, Surfriderek informazio hori komunikatzen die dagokien Uudalei baita ere araztegi sarearen arduradunei, inkesta bat irekitzeko asmoz. Azterketa batzuk AZTIk, udaletako imgurumen arduradunek, Euskal Herriko Uraren agentziak, Eusko Jaurlaritzak (Osasun Saila) eta Bizkaiako diputazioak elkarlanean egiten dituzte.
Bizkaia ondoren, Gipuzkoa eta Iparraldea
Urtero, aztergai diren guneak berriz aztertzen ditu Surfridereko lantaldeak (laguntzaileak, Waterman tester-ak, langileak…) publikoaren galderei ahalik eta hobekien erantzun ahal izateko. Gauzak horrela, 2010. urtean segipen sarea Gipuzkoa eta Iparraldeko itsasertzera zabaldu da. 7 gune berri gehituko zaizkio zaintza sareari : guztira 17 gune aztertuko dira. Laguntzaile berriek beren laguntza eskainiko dute, uraren kalitatearen segipenerako sare gehigarri hori biziarazteko.
Mare Urdina proiektua eta uraren kalitateari buruzko azterketa-lanaren baitan, Surfrider Foundationek Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin elkarlanean, "Bainatze uren kalitatea" izeneko mugazgaindiko topaketak antolatuko ditu Hendaian 2010eko ekainak 23 eta 24an. Europa mailako topaketak izango dira, zeinetan adituek (Estatu mailako zerbitzuek, instituzioek, kolektibitateek, kudeatzaile pribatuek, etab…) beren esperientziak elkartrukatuko dituzten, bainatze uren kalitatearen kudeaketari dagokionez araudi berriaren aplikazioari begira (2006/7/CEE).
Ikusi&' || 'nbsp; uraren kalitatearen emaitzak