Gizartea -

Euskalduna Jauregian

Aldaketa klimatikoaren erronkak, aztergai Klimagune 2010 foroan

Aldaketa klimatikoaren inguruan lan egiten duten ikerketa taldeen artean sinergia berriak bilatzeko lehenengo pausua izatea da foro honen helburua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko hainbat adituk aldaketa klimatikoari ekingo diote, Aldaketa Klimatikoko-BC3 euskal Zentroak bultzatutako Klimagune izeneko foroan. Bertan, egungo egoera eta aurrerapen iraunkorrean oinarritutako politikak ezartzea (ekonomia, gizarte eta ingurugiroaren ikuspuntutik) aztertuko dute.

''Klimagune 2010: Updating Climate Change Research in the Basque Country'' foro zientifikoa astelehenean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian eta aldaketa klimatikoaren inguruko ehun zientifiko inguru parte hartzea espero da.

Topaketan Nieves Teran BC3ko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen kontseilari ordeak, Pedro Luis Arias Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa kontseilari ordeak eta Anil Markandya BC3 Basque Centre for Climate Changeren zuzendaria.

Klimaguneren arduradunek adierazi dutenez, aldaketa klimatikoaren inguruan lan egiten duten ikerketa taldeen artean sinergia berriak bilatzeko lehenengo pausua izatea da foro honen helburua.

BC3ren zuzendariaren iritziz, "iraungarritasunean oinarritutako mundua eraikitzeko erronkak, norabide berean lan egiten ari garen guztion artean elkarkidetza markoak bilatzera bultzatzen gaitu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea