Gizartea -

Albacora

Arrisku gunetik alde egiten saiatzen ari dira ontziak

Asteazkenean bilera egingo dute Madrilen hartu beharreko neurriak adosteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiako Ozeanoan arrantza egiten duten Albacan eta Intertuna II ontzietako Albacora enpresak jakinarazi duenez, egoerari aurre egiteko arrisku gunea uzteko lanean ari dira. Jon Uria Albacorako zuzendariaren hitzetan, armadore guztiek harremanetan daude. Asteazkenean bilera egingo dute Madrilen hartu beharreko neurriak adosteko.

Uriaren arabera, ontziei dagozkien hainbat neurri hartu dituzte arriskua gutxitzeko.

Ontziak portura bueltatzea aintzat hartu duten galdetuta, Uriak esan du "ezin dela ezer alde batera utzi". Atalanta operazioarekin harremanetan daudela esan du gainera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea