Gizartea -
Arantzadi elkartea
Frankismoko biktimen 15 familik senideen gorpuzkiak jaso dituzte
Hiru urteko lanaren ostean Arantzadi elkarteko mediku forense eta arkeologoek berreskuratutako 114 gorpuzkietatik 15 identifikatzea lortu dute. Denak hotzez eta gosez hil ziren.
Redacción
Frankismo garaiko biktimen 15 familik bere senidearen gorpuzkiak jaso dituzte gaur, tartean famili euskaldun bat dago, Orduñakoa. Horiek ere, beste 152 presorekin batera, Burgoseko, Valdenoceda herriko kartzelan hiltzen utzi zituzten.
Hiru urteko lanaren ostean Aranzadi elkarteko mediku forense eta arkeologoek berreskuratutako 114 gorpuzkietatik 15 identifikatzea lortu dute. Hobi batean lurperatuta zeuden guztiak eta bere zaintzaileek hotzez eta gosez hiltzen utzi zituzten.
Madrilen egin den ekitaldi batean jaso dituzte 15 familik 70 urteren buruan Frankismo garaian hil zuten senidearen gorpuzkiak.