Gizartea -

Lan-hitzarmena

Lanuzteak egin dituzte Arabako ostalaritzan

12:00etatik 14:00etara eta 21:00etatik 23:00etara egin dituzte.

Sindikatuek bi lanuzte deitu dituzte Arabako ostalarientzat

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako ostalaritzan greba eguna egon da deituta larunbat honetan, abenduak 26. Zehazki, 12:00etatik 14:00etara eta 21:00etatik 23:00etara egin dituzte lanuzteak langileek, sindikatuek lan-hitzarmenaren azken proposamenari ezetz esan ostean.

UGT, ELA, CCOO eta LAB sindikatuek deitu dute protesta, sindikatuen arabera patronalak helarazitako proposamenak "hitzarmenaren puntu guztiak murrizketak planteatzen dituelako". Besteak beste, kontratazio berrietan soldata % 15 jaistea dakar, eta gaueko plusean zein kaleratzeetako kalte-ordainetan murrizketak  ekarriko ditu, sindikatuek salatu dutenez

Halaber, malgutasun gehiago ezarriko du lanaldietan, eskubide sindikalak murriztuko ditu, sindikatuen arabera.

Langileen ordezkariek adierazi dutenez, azken bost urteotan soldata murriztuta dute Arabako ostalaritzako langileek, eta lan-hitzarmena 2015eko abenduaren 31n amaituko da. Egun horretatik aurrera, kontratu berriak "babesik gabe" geratuko dira.

Biharko, berriz, elkarretaratzea deitu dute Artiumen plazan, Gasteizen.

Sindikatuen eta patronalaren arteko hurrengo bilera urtarrilaren 12an egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Grebak Lana Ekonomia albisteak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Tabernak gaur