Gizartea -

Zazpi atxilotu

Kolonbiatik Bilbora ekarritako mila kilo kokaina aurkitu dituzte

Kargamentuak 30 milioi euro baino gehiagoko balioa izango luke merkatu beltzean. Droga hozteko edukiontzi batean garraiatu dute itsasotik. Zazpi lagun atxilotu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak mila kilo kokaina aurkitu ditu izoztutako fruta pulpa artean gordetan 110 bidoietan banatuta eta zazpi lagun atxilotu ditu operazio berean.

Kargamentuak 30 milioi euro baino gehiagoko balioa izango luke merkatu beltzean eta iragan abenduaren 12an Buenaventuratik (Kolonbia) atera zuten izoztutako edukiontzi batean. Panamako kanala zeharkatu ostean, Bilbora heldu zen beste ontzi batean sartu zuten droga.

Urtarrilaren 14an droga mordoa Bilbon deskargatu eta Arabara eraman zuten, ondoren Vianako (Nafarroa) industrialdean alokatutako industria-nabe batean gordetzeko. Polizia nabean sartu eta bost pertsona aurkitu zituzten droga maneiatzen.

2008. urtean hasi zen operazioan atxiloketak egin dituzte Malagan, Mijasen eta Alikanten. Guztira zazpi lagun atzeman dituzte eta hiru auto, 5.500 euro,faltsututako pasaporteak, ordenagailuak eta hainbat dokumentazio kendu diete.

Sareak kokaina kopuru handiak sartzen zituen Estatuan EBko zenbait herrialdetan saltzeko.

Kokaina likidoa fruta pulparekin nahastu egiten zuten prozesu kimiko batzuen bidez, ondoren kimikoki banatzeko, kokaína hautsean bihurtuta, kontsumorako prest.

Atxilotu guztiak epailearengana bidali eta kartzelan sartu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea