Gizartea -
Gertakaria
Emakume baten hilotza topatu dute Mallorcan, kiskalita
Biktimak 70 urte eta gorpua bere etxebizitzako balkoian aurkitu dute. Heriotza naturala izan omen da eta antza denez, itzali gabeko zigarro batek arropa kiskali dio eta ondorioz, erredurak izan ditu.
Erredakzioa
Emakume bat hilda topatu dute Mallorcan, gorpuan erredurak zituela. Hilotza biktimaren etxean agertu da, Betlem udalerrian, Gobernu Balearraren Larrialdietarako Zerbitzuak jakietara eman duenez. Emakumearen gorpua gaur goizean aurkitu dute, bere etxebizitzako balkoian, auzoko lorezainak ohartarazi ostean. Antza, heriotza naturala izan da. Hipotesi nagusiak dio balkoian zegoela hil dela 70 urteko emakumea, eskuetan zuen zigarroak arropa kiskali diola eta, ondorioz, erredurak izan dituela gorputzean.&' || 'nbsp; Hala eta guztiz ere, Guardia Zibilak ez du inolako hipotesirik baztertu oraindik. Larrialdi Zerbitzuak ohartarazita, Guardia Zibila, Udaltzaingoa eta osasun zerbitzuetako langileak bertaratu dira.