Gizartea -
2000-2009, txostena
63 emakume hil dituzte azken hamarkadako urte bakoitzean, Estatuan
Bikoteek hildako emakumeen %71,04 espainiarrak dira. Gehienetan, biktimak gazteak ziren (25 eta 34 urte artekoak).
Erredakzioa
Guztira 629 emakume hil dira 2000 eta 2009 urteen arteko epean, emakumeen aurkako indarkeriaren ondorioz. Datu horien arabera, 63 emakume hil dituzte azken hamarkadako urte bakoitzean, eta horrek %17,65ko igoera suposatzen du aurreko datuekin alderatuz.
''Bikoteak hildako Emakumeak Espainian. 2000-2009'' txostenaren arabera, Andaluzian hil dituzte emakume gehien azken hamarkadan (122). Katalunia (94) eta Valentzia (91) ere zerrenda horretako lehen postuetan agertzen dira.
Hirien arabera, Madril (urte bakoitzean 7 emakume hil dituzte Espainiako hiriburuan), Bartzelona (6), Valentzia (4) eta Alakant (4) dira hildako gehien izan dituztenak.
Txostenean azpimarratu dutenez, biktimak 25 eta 34 artekoak dira gehienetan. Era berean, hildako emakumeen %71,04 espainiarrak ziren, eta gainontzeko %28,96 beste herrialdeetatik etorritakoak ziren. Erasotzaileen datuei erreparatuz, %71,91 Espainiar hiritarrak ziren, eta gainontzeko %28,09 atzerritarrak. Gehienetan Hegoamerikako herrietatik eta Europar Batasunetik etorritakoak dira. Hildakoen %33,23k tratu txarrak salatu zituen hilketa izan aurretik, eta emakumeen %22,73 erasoltzailea aurretik salatu zuten.
Izan ere, aldentzeko agindua zeukaten erasoltzaileen %10.
Gehienetan (%72), hilketak biktimaren etxeak egiten dituzte.