Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Pontevedran, emaztea hil duelakoan

Autopsiaren emaitza jakinarazi ez badute ere, badirudi buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zela emakumea.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 71 urteko gizonezko bat atxilotu du bere 69 urteko emaztearen heriotzarekin lotuta, Mosen (Pontevedra).

Guardia Zibilak bart aurkitu du emaztea hilda etxebizitza batean, 22:30ean 112 larrialdi zerbitzuen abisua jaso ostean.

Autopsiaren emaitza jakinarazi ez badute ere, badirudi buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zela emakumea.

Atxilotua Guardia Zibilaren Pontevedrako komisaldegian dago atxilotuta.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Eguneko albisteak