Gizartea -

Twitterren sartu ditu

Espaziotik piramideei argazkiak atera dizkio astronauta batek

Soichi Noguchi Nazioarteko Espazio Estazioan dago eta Twitter sare sozialaren bidez 250 argazki baino gehiago bidali ditu dagoeneko. Argazkietan Lurreko toki esanguratsuak azaltzen dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soichi Noguchi astronauta Nazioarteko Espazio Estazioan (ISS) dago egun eta Twitter bidez Lurrarekin harremanetan dago. Dahshurreko piramideen, piramide Gorriaren eta Benteko piramidearen argazkiak argitaratu berri ditu, espaziotik erraz ikus daitezkeela baieztatuz.

"Bai, piramideak espaziotik ikus daitezke", idatzi du astronautak Twitterren eta argazki batekin baieztatu du. Irudia Nazioarteko Espazio Estaziotik hartu du, izan ere, bertan lanean ari da.

Egiten duen lehen aldia ez da ordea. Astronautak 250 argazki baino gehiago bidali ditu jadanik. Argazkietan Lurreko toki esanguratsuak azaltzen dira. Horrela, Noguchik ia 114.000 jarraitzaile lortu ditu sare sozialean.

Urtarrilaren 24an lehenengo argazkia argitaratu zuen Japoniako ingeniariak Twitterren (Port-au-Princeko irudi bat, lurrikararen ostean). Ordutik jarraitzaileak irudiak ikusteko sartu dira etengabe bere kontuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea