Gizartea -

Denboralea Kataluinan

4.000 kamioi harrapatuta gelditu dira Jonqueran (Girona)

Horrez gain, Port Aventurako aparkalekuek mila bat kamioi hartuko dituzte gaur gauean. N-II eta AP-7 errepideak itxita daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4.000 bat kamioi harrapatuta daude Gironako Jonquera herrian,&' || 'nbsp;Kataluinak pairatzen duen elur denboralearen ondorioz. Horrez gain, Port Aventurako aparkalekuek mila bat kamioi hartuko dituzte gaur gauean. N-IItik eta AP-7tik ibiltzea debekatu egin du Generalitatek, elurra dela eta, istripuak sahiesteko. Jonqueran 60 zentimetroko elur geruza izan da gaur eguerdian.

Goizean kamioiak mugatik normaltasunez ibili badira ere, eguerditik aurrera Portbouko muga ixtea erabaki du Kataluinako Gobernuak.

Behar izanez gero, Jonquerako polikiroldegian sartuko dituzte harrapatuta gelditu diren pertsonak, gaua igaro dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea