Gizartea -
Hainbat herri, gainez
Elurteak gaur ere kaosa sortuko duen beldur dira Katalunian
3.000 pertsonari udal instalazioetan ostatu eman diete, errepidean harrapatuta geratu zirelako. Gainera, 30dik gora errepide itxita daude, eta Gironan 200.000 pertsona agindarrik gabe daude.
Erredakzioa
Hiru mila pertsonak baino gehiagok etxetik kanpo pasatu behar izan dute gaua Katalunian, elurtearen ondorioz.
Denak errepideetan eta trenetan harrapatuta geratu ziren, gehienak Gironako probintzian eta Sant Celoni herrian (Bartzelona), eta beraz, ostatu eman behar izan diete udal instalazioetan, Kataluniako Gobernuko Barne Kontseilaritzak informatu duenez.
Larrialdi zerbitzuko langileek mantak eta elikagaiak banatu behar izan dituzte, eta 11 herrik instalazioak utzi behar izan dizkiete kaltedunei, lo egin zezaten.
Azken 30 urteetako elurterik handiena da Bartzelonan, eta une honetan ere jende asko harrapatuta dago elurra dela eta.
Gainera, Gironan 200.000 pertsona argindarrik gabe daude, eta 30 errepide baino gehiago itxita daude Katalunia osoan.
Gaur ere kaosa errepikatzea da orain beldurra.