Gizartea -

Animalien aurkako indarkeria

Titi espezieko 4 tximino atzeman dituzte auto batean A-8an

Titi pigmeoak hiru kaioletan zeuden kirol-poltsa baten barruan eta beraien osasun oso txarrean zeuden. Donostiako "Arrano Etxea" animali basatien aterpean daude babestutako espezieko tximinoak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Titi pigmeo babestutako espezieko lau tximino atzeman ditu Ertzaintzak auto batean A-8an iragan ostiralean. Primate ñimiñoak hiru kaioletan zeuden kirol-poltsa baten barruan eta osasun baldintza penagarrietan garraiatzen zituzten, Vasco Pressek jakinarazi duenez.

Bi ingelesek gidatzen zuten BMV autoko atzeko eserlekuan aurkitu zituzten tximinoak ertzainek. Titi pigmeo espezieko lau tximinoak, 14 eta 18 zentimetro artekoak, hiru kaiola txikietan zeuden kirol-poltsa baten barruan.

Beraien ustezko jabeak ez zuen animalien inolako dokumentaziorik ezta ziurtagirik ere. Granadako udalerri batean "espeziak sendatzeko zentroa" zuela eta beste animalia espeziekin ugaltzeko Erresuma Batura bidean zihoazela argudiatu zuen.

Animaliak baldintza oso txarretan garraiatzen zituztenez, 4 tximinoak atzeman zituzten agenteek eta animalia exotikoen ustezko legez kanpoko trafiko delitu bategatik ikertzeari ekin diote.

Donostiako "Arrano Etxea" animali basatien aterpean daude tximinoak ñimiñoak eta hango adituek animalien osasun egoera penagarria baieztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea