Gizartea -

Lemoan

Amorebietan desagertutako umea onik aurkitu dute

Lemoako mendi-bide batean aurkitu dute Amorebieta-Etxanon desagertutako 12 urteko umea. Astelehenetik desagertuta zegoen Iker Etxebarria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenetik desagertuta zegoen Iker Etxebarria umea onik aurkitu du Ertzaintzak Lemoako Gandarias auzoko mendi-bide batean. Antza, umeak bere kabuz alde egin zuen etxetik, eta Lemoako auzotar batzuek aurkitu dute, hedabideetan emandako deskribapenei esker.

Iker Etxebarria atzo, 20:30ean inguruan, ikusi zuten azkenekoz, ingeleseko eskolatik lagun batekin atera eta gero. Alabaina, bidean banandu egin ziren eta Iker ez zen etxera heldu.

Atzotik bere bila ibili dira eta gaur egun osoan bilaketa lanetan ibili eta gero arratsaldeko 16:30ean inguruan aurkitu dute, bere etxetik 5 kilometrora dagoen txabola batean, Lemoan.

Oraingoz, ez dakite desagertzearen nondik norakoak, baina Radio Euskadik jakinarazi duenez, antza denez, umeak ihes egin zuen. Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako koordinadoreak "12 urterekin denek mota honetako gertaerak izan ditugula" esan du.

Ikerren osabak (Jorge izenekoa) eskerrak eman dizkie erakundeei eta auzotarrei prentsaurrekoan. "Umea onik dago eta orain bakarrik atseden hartu nahi dugu, eta berarekin hitz egin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea