Gizartea -

Elur denboralearen ondorioz

20.000 sendi argindarrik gabe egongo dira gaur Katalunian

Gehienak Gironan daude. Gautu baino lehen konpontzen saiatuko direla esan dute konpainia elektrikotik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20.000 sendik inguru argindarrik gabe jarraituko dute oraindik ostegunean Katalunian, horietako gehienak Gironan. Hiru egun igaro dira Katalunia gelditu duen elurte handia jausi zenetik eta Gobernu katalanak Frantziari, Fecsa-Endesari eta Red Electrica Españolari leporatu dizkie trafikoaren eta argindarraren arazoen errua.

Konpainia elektrikoaren bozeramaile batek azaldu du pixkanaka ari direla zerbitzua berreskuratzen, eta gautu baino lehen konpontzeko lanetan daudela.

Fecsa-Endesaren esanetan, itzalaldia eragin zuen matxura konponduta dago jada, baina orain sareak pixkanaka konektatu behar dituzte, instalazioak arazorik ez emateko.

Kalte handienak dituen eremua Bellcaire d''Empordà (Girona), Tordera (Bartzelona) eta Girona herriek osatzen dutena da.

Ekonomia Departamentuak sei informazio espediente zabaldu dizkie argindar konpainiei sistemaren erorketagatik.

Elur denboraleak 33 dorre elektriko erorarazi zituen, eta hasieran 220.000 sendi geratu ziren argindarrik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea