Gizartea -

Simulazio espaziala

Marteko "hegaldirako" 11 hautagaiak basoetan entrenatzen dira

Marteko hegaldiko simulazioan parte hartuko duten hautagaiek bi eguneko biziraupen-entrenamendua hasiko dute Errusian: aterpetxe bat eraiki, sua piztu eta "zauritutako" kide bat eraman beharko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkizuneko hamaika kosmonautek –zazpi errusiar eta frantziar, belgikar, italiar eta txinatar bana- bi eguneko biziraupen-entrenamendua hasiko dute Moskuko gertuko basoetan, Efek jakinarazi duenez.

"Marte-500" izeneko simulazioan parte hartuko duten hautagaiak bi taldetan banatuko dituzte. Apirilean ala maiatzean izango da hegaldia.

Aterpetxe bat eraiki, janaria eta ura berotzeko sua piztu eta "zauritutako" kide bat leku jakin batera eraman beharko dute parte hartzaileek. Behin betiko taldea osatuko duten sei finalistak proba guztiak bukatu eta gero aukeratuko dituzte.

Jarraian, modulu zientifiko batean isolatuta egongo dira finalistak 520 egunez, hain zuzen, Martera joan-etorri egiteko behar den denbora. Horrez gain, 30 eguneko egonaldi simulatua egingo dute Marteko azalean.

Iazko uztailaren 14an, 105 eguneko Marteko hegaldirako simulazioa amaitu zen, "Marte-500" proiektu nagusiaren aurreko esperimentua, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea