Gizartea -
Istirpua
Bilboko emakume gazte bat hil da tren batek harrapatuta, Leonen
Ezbeharra Villaquilambre herrian gertatu da, biktimak gidatzen zuen ibilgailua hesirik gabeko trenbide-pasagune batetik igaro denean.
Erredakzioa
29 urteko emakume bilbotar bat (B.F.D.P.) hil da Leonen, tren batek harrapatuta. Espainiako Gobernuak Leonen duen ordezkaritzak jakitera eman duenez, trenean sei lagun zihoazen eta inor ez da zauritu.
Ezbeharra Villaquilambre herrian jazo da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, biktimak gidatzen zuen autoa trenbide-pasagune batetik igaro denean. Pasaguneak ez zuen hesirik, baina seinaleztatuta zegoela azaldu dute. Gainera, gune arriskutsua omen da eta hesiak jartzeko proiektu martxan dago.
Gaztela eta Leongo Larrialdi Zerbitzuetan 09:14ean jazo dute istripuaren abisua. Leongo suhiltzaileak, Villaquilambreko Udaltzaingoa eta bi anbulantzia bertaratu dira ezbeharraren tokira.