Gizartea -

Istripua Bizkaian

Pertsona bat zauritu da Erandion, eta ilarak sortu dira

Zazpi ibilgailuren arteko talka baten ondorioz, Txorierriko igarobidearen bi errei itxi behar izan dituzte Erletxetarako bidean. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi ibilgailuren arteko talka batek gutxienez zauritu bat utzi du Erandion (Bizkaia), Ertzaintzak eitb.eus-i jakitera eman dionez. Ezbeharra 09:22 aldera gertatu da Txorierriko igarobidean (N-637), Erletxetarako bidean, 12,3 kilometroan.

Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte Erletxerako bidean. Ertzaintzak Enekuritik Txorierriko igarobidera sartzeko errepidetik (BI-604) bideratu du zirkulazioa, baina auto-ilarak sortu dira.

SOS Deiakek jakitera eman duenez, zauritua Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Erandio argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko azken ordukoa