Gizartea -
Matxinatu dira
Elgetako zentroko bost adingabe, giltzapetuta
Adingabeentzako zentroan gazte batzuk matxinatu egin dira eta horietako sei atxilotu dituzte. Bost adingabe giltzaperatu dituzte eta bat zaintzapeko askatasunean dago.
Erredakzioa
Elgetako (Gipuzkoa) adingabe atzerritarren zentroan jazotako "istilu larri batzuen" ondorioz, sei gazte atxilotu dituzte. Horietako bost giltzaperatu egin dituzte eta seigarren bat zaintzapeko askatasunean dago.
Ertzaintzak kalte, mehatxu, irainak eta atentatua leporatu die atxilotuei.
Istiluen ondorioz, hiru zaintzaile zauritu egin dira, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agiri batean informatu duenez.
Ezebharra gauerdi partean hasi da. Ordu horretan, zentroaren segurtasun arduradunek Ertzaintzari deitu diote, adingabe talde bat matxinatu egin delakoan.
Patruila batzuk hara bertaratu dira, eta adingabeek gauzak bota dizkiete eta mehatxu egin diete, Herrizaingo Sailaren esanetan.
Hori horrela, agenteek sei adingabe atxilotu dituzte. 00:30ean egoera kontrolatuta zegoen jada.
Istiluetan, adingabeek hainbat gauza bota dituzte leihotik, tartean eskailera batzuk eta koltxoiak.
Atxilotutakoak Bergarako Ertzain-etxera eraman dituzte, eta Poliziak gertatuakoaren berri eman dio Adingabeen Gipuzkoako Fiskaltzari.Elgetako zentroak bakarrik dauden, portaera arazoak dituzten eta lehen Debakoan zeuden adingabe atzerritarrak hartzen ditu. Izan ere, Elgetakoa itxita dago iazko amaieratik, erreformak direla eta.