Itxi

Gizartea

Bilbo

Bilboko Udalak ez du taberna gehiagorik baimenduko Zazpikaleetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hogei bat kaletan egongo da indarra debekua. Uda baino lehen onartuko dute plana.

  • Bilboko Zazpikaleak. Argazkia: Jesus Carbajo

    Bilboko Zazpikaleak. Argazkia: Jesus Carbajo

Bilboko Udalak ez du onartuko taberna gehiago zabaltzea Zazpikaleetako hogei bat kaletan. Hauetan, hain zuzen ere: Erribera, Jardines, Santamaria, Merced, Pelota, Txakur, Dorrea, Barrenkale, Barrenkale Barrena, Ronda, Somera, Maria Muñoz, Iturribide, Prim, Esperanza y Sendeja, Plaza Barria eta Unamuno Plaza.

Asier Abaunza Hirigintza zinegotziak prentsaurrekoan azaldu duenez, erabaki horren helburua da "bizikidetza sustatzea", Zazpikaleetako "balio kulturalak, komertzialak, turistikoak eta auzokideenak uztartuta".

Zinegotziak asteazken honetan aurkeztu du plana, irailean abiatutako hausnarketa prozesu baten ostean. Orduan, urtebetez ez zutela taberna gehiagorik zabaltzeko baimenik emango iragarri zuten.

Udalbatzak uda baino lehen onartuko du ostalaritza establezimendu gehiagorik ez irekitzeko plana, behin betiko.

Bilbao Ekintza eta Surbisa erakundeek egindako azterketen arabera, 2008 eta 2015 urteen artean 36 taberna ireki zituzten, hau da, krisia hasi baino lehen zegoen kopurua baino % 15,2 gehiago. Horrez gain, gainerako komertzioen kopurua % 11,3 jaitsi zen.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena