Gizartea -

Istripua

Gidari bat hil da talka egin ostean, Oronozen

60 urteko hildakoa Sopelako bizilaguna zen. Gertakaria N-121-A errepidean jazo da, auto batek eta 4 x 4 ibilgailu batek talka egin dutenean. Gainera, bi lagun zauritu dira, horietako bat larri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun bat hil da gaur N-121-A errepidean, 41,3 kilometroan, Oronoz parean (Nafarroa), 20:52ean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Ezbeharrean beste bi lagun zauritu dira, horietako bat larri.

60 urteko J.L.E.G, hildakoa, Sopelako (Bizkaia) bizilaguna zen. Bi ibilgailuk aurrez talka egin ostean jazo da ezbeharra, Behobiako noranzkoan zihoan auto batek eta 4 x 4 ibilgailu batek talka egin dutenean, hain zuzen ere.

Autoko bidaiariak harrapatuta geratu dira eta Oronozko suhiltzaileek erreskatatu eta handik gutxira hil da gidaria.

Zaurituak

Zaurituetako bat larri anbulantzian eraman dute Nafarroako Ospitalera. Bien bitartean, 4 x 4 ibilgailuko gidaria Bideko Ama Birjinaren ospitalera eraman dute zauri arinagoekin.

Anbulantziak, talde medikoak, suhiltzaileak eta Foruzaingoa bertaratu dituzte Nafarroako larrialdi zerbitzuek

Errepidea garbitu bitartean N-121-A itxita izango da, zirkulazioa Belateko errepide zaharretik desbideratuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea