Gizartea -

Lapurretan berezituak

Urdulizko baserriko ustezko lau lapurrak atxilotu dituzte

Erasoan, lapurrek baserriaren jabeak, 83 urteko emakume bat eta 70 urteko gizon bat, jo, lotu eta bozatu zituzten. Emakumea erasoaren ondorioz hil zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baserrietan eta herrigunetik kanpo dauden etxeetan lapurretak egiten berezitutako banda bateko lau kide atxilotu ditu Ertzaintzak Otxandion, Gasteizen eta Barakaldon.

Ikerketen arabera, bandari Euskadiko hamar etxetan lapurtzea leporatzen zaie, tartean, joan den abenduaren 18an Urdulizeko baserri baten erasoa. Horretan gainera, 83 urteko emakume bat hil zen.

Lapurreta Urdulizen

Joan den abenduaren 18an, gizon batzuk Urdulizko baserri bati eraso egin zioten, lapurtzeko helburuz. Horretarako, erasotzaileek baserriaren jabeak, 83 urteko emakume bat eta 70 urteko gizon bat, jo, lotu eta bozatu zituzten.

Lapurretaren ostean, gizonek alde egin zuten baserriko jabeak lotuta utziz eta euren egoeraren berri eman ezinik. 70 urteko gizonaren semeak bi egun beranduago aurkitu zituen, lotuta, baserriko jabeak.

Egun horietan zehar izandako zaurien ondorioz, emakumea hil zen. Gizona, ordea, ospitalera eraman zuten hipotermia eta deshidratazioarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea