Gizartea -
Ihes egin du
Abadiñoko bizilagun baten bila, bere emaztea jipoitu duelakoan
Biktimak dio, senarrak makilkada bat eman ziola buruan, ondoren INSULINA injektatu ziola, eta itotzen saiatu zela, buruan poltsa bat jarrita.
Erredakzioa
Ertzaintza 70 urte gizonezko baten bila dabil Abadiño (Bizkaia) inguruan, emaztea hiltzen saiatu delakoan. Emakumea zaurituta dago eta Galdakaoko ospitalean dago, Herrizaingo Sailak adierazi duenez.
Atzo arratsaldeko bostak aldera Gurutze Gorriari deitu zion laguntza eskatuz, eta orain Galdakaoko ospitalean dago, 68 urteko emakumea. Ospitalera eraman ostean ustezko erasotzailea bilatzen hasi ziren. Biktimak dio, senarrak makilkada bat eman ziola buruan, ondoren INSULINA injektatu ziola, eta itotzen saiatu zela, buruan poltsa bat jarrita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea