Gizartea -
Izendapena
Ricardo Blazquez, Valladolideko artzapezpiku berria
Momentuz ez dute aurreratu nor izango den Blazquezen ordezkoa Bilboko elizbarrutian, Mario Izetaren izena kontuan hartu den arren.
Erredakzioa
Ricardo Blazquez Valladolideko artzapezpiku berria izango da. Apirilaren 17an jabetuko da kargu berriaz, hiriburuko katedralean. Egun horretara arte Bilboko elizbarrutiaren administratzailea izaten jarraituko du.
Benedicto XVI Aita Santuak hartutako erabakia aldi berean jakinarazi dute Erroman, Bilbon eta Valladoliden.
Momentuz ez dute aurreratu nor izango den Blazquezen ordezkoa Bilboko elizbarrutian, Mario Izetaren izena kontuan hartu den arren.
Kargu berriaren izendapena ezagutzean, "Bilbotik Valladolidera pasatzea lekualdaketa sinple bat baino; deserrotze mingarria eta sustraitze berri bat" izango dela esan du Blazquezek.
Profila
Ricardo Blazquez Perez Villanueva del Campillon jaio zen 1942ko apirilaren 13an. Filosofia eta Teologia ikasi ostean, apaiz egin zen 1967an. 1988 urtera arte, Salamancako unibertsitateko irakasle izan zen Teologiako fakultatean, hiru urtez. Urte horretan ere, Santiagoko gotzain laguntzaile eta 1992ean Palentziako gotzain izendatu zuten. 1995ean, ordea, Bilboko gotzain bihurtu zen.