Gizartea -
Manta Zuria Ekintza
'Top manta' saltzaileen "jazarpenaren" kontrako protesta
Hainbat herritarrek manta zuriekin ilarak sortu dituzte zenbait hiritako kaleetan CD eta DVD kaleko saltzaileen iharduera despenalizatu dezaten.
Erredakzioa
Ezkutuko Trenbide Mugimenduak ekintza bat antolatu du Estatuko zenbait hiritan ''top manta'' saltzaileen "jazarpen onartezina" salatzeko eta haien iharduera despenalizatzea eskatzeko.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ''Manta Zuria Ekintza''rekin herritarrak "kalera atera dira top manta saltzaile ilarak sortzeko, guztiak zuriak eta egoitza-baimenarekin, egoerari bira bat emateko eta pertsona batzuen eta beste batzuen artean dauden ezberdintasunak agerian jartzeko".
Mobilizazioan parte hartu dutenek manta zuriak jarri dituzte lurrean "ekimenaren alde dauden artisten obrekin eta beste salaketa material batzuekin batera".
Madrilen egin duten ekintzarekin batera, Bartzelonako, A Coruñako, Malagako, Iruñeko eta Terrassako herritarrak ere mobilizatu dira.
Protestarekin batera, Parlamentuan Zigor Kodearen aldaketa eztabaidatu dute. Gobernuak kale saltzaileen erregulazio berri bat proposatu du, baina manifestarien ustez, "gutxiegi" da, "top manta saltzaileak kartzelan sartu ahal" dituztelako.
Natalie Seseña eta Guillermo Toledo aktoreak, beste batzuen artean, Madrileko protestan parte hartu dute.