Gizartea -
Zirkulazioa
Motor-gidari bat hil egin da Nafarroan istripu bat izan ostean
30 urteko gizona NA-4100 errepidetik zihoan bidetik irten denean Lizason. Nafarroako Ospitalera eraman dute zaurituta eta bertan hil egin da.
Erredakzioa
Motor-gidari bat hil egin da, arratsaldean, istripu bat izan ostean NA-4100 errepidean Lizason (Nafarroa).
30 urteko gizona errepidetik irten egin da Ultzamako Parke Mikologikotik hurbil dagoen bihurgune batean.
Zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute oso larri eta bertan hil egin da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea