Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeen aurkako indarkeria bikoiztu egin da azken 8 urteetan

Biktimek eta erasotzaileek loturaren bat dutenean edo izan dutenean ematen da batez ere emakumeen aurkako indarkeria EAEn. Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida ikus ezazu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikoteek edo bikotekide ohiek eragiten duten emakumeen aurkako indarkeria dela eta, Ertzaintzak jasotako salaketak edo zabaldutako espedienteak bikoiztu egin dira azken zortzi urteotan. Ildo horretan, 2002an 1.711izan baziren, 2009an 3.490raino heldu ziren.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eta Mariola Serrano Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimak Laguntzeko zuzendariak aurkeztu dute 2009ko EAEko emakumeen aurkako indarkeriaren txostena.

Biktimek eta erasotzaileek loturaren bat dutenean edo izan dutenean ematen da batez ere emakumeen aurkako indarkeria EAEn, txosten horren arabera.

Ildo horretan, 2002 eta 2009 urteen artean guztira 22 emakume hil zituzten EAEn; hildakoen adina 45 urte baino gutxiagokoa izan zen eta % 77,2an bikotea edo bikote ohia izan zen hiltzailea.

Iaz bi emakume hil zituzten eta aurten hiru hil dira dagoeneko, gaur azaldutako datuen arabera.

Era berean, familia barnean emandako indarkeriak gora egin du: 563tik (2002an) 1.099ra (2009) igo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea