Gizartea -

Joera

'WhatsAppeko beltza'ren mozorroa, 2016ko inauterietako izarra

Mila formatan ikusi dugu WhatsApp bidez jasotako ehunka memetan, baina orain inauterietako protagonista bihurtzeko zorian dago. Are gehiago, ezkonagurretarako ezinbesteko mozorro bihur daiteke.

WhatsAppeko beltza. Argazkia: EiTB
WhatsAppeko beltza. Argazkia: EiTB
WhatsAppeko beltza. Argazkia: EiTB

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenaldian gehien zabaldu den irudietako bat izango da, segur aski, 2016ko inauterietako mozorro izarra. Nori ez zaio heldu mugikorrera WhatsAppeko beltzaren irudirik?

Mila formatan ikusi dugu jadanik, WhatsApp bidez jasotako ehunka memetan, baina orain inauterietako protagonista bihurtzeko zorian dago.

Are gehiago, fenomenoak ibilbide luzeagoa izan lezake, ezkondu aurreko festetarako ezinbesteko mozorro bihur daitekeelako. Mozorroa 40 euro inguruan saltzen ari dira eitb.eus-ek kontsultatutako zenbait ataritan. Hau da horietako baten txio iragarkia:

 

Era berean, Chapo Guzman narkotrafikatzaile ospetsua ere izango da protagonista aurtengo inauterietan. Guzmanek Mexikoko espetxe batetik ihes egin zuen, baina Poliziak berriro harrapatu zuen ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp albisteak Inauteriak albisteak Eguneko albisteak