Gizartea -

Diru-saria

Milioi bat euro Marta aurkitzeko pista fidagarrien truke

Herritar anonimo batek ordainduko du diru-saria, iragan 2009ko urtarrilean desagertu zen gazte sevillarraren gorpua aurkitzeko baliagarria den informazioa ematen duenari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritar anonimo batek milioi bat euroko diru-saria eskaini du Marta del Castilloren gorpua aurkitzeko "pista fidagarriren bat" ematen duenarentzat. Gazte sevillarra 2009ko iragan urtarrilean desagertu zen, ustez, norbaitek hil eta gorpua ezkutatu zuelako.

El Correo de Andalucía egunkari sevillarrak iragarri duenez, dirua abokatu baten kontrolpean dago Kordoban eta Poliziak informazioa benetakoa dela egiaztatu ostean bakarrik emango du dirua.

Egunkariaren arabera, informatzaileen identitatea ez dute ezagutzera emango eta sariaren eskaintzak hilabeteko epea izango du, "datorren asteazkenetik apirilaren 17ra".

Marta del Castilloren gorpua Guadalquivir ibaian bilatu dute, ustezko hiltzailea eta beste bi auziopetuek bertan jaurti zutela adierazi baitzuten. Poliziak Alcala de Guadairako zabortegia eta Camaseko (Sevilla) lursail batzuk arakatu ditu ere arrakasta barik.

Martaren aitak eskerrak eman ditu

Antonio del Castillo Martaren aitak, diru-saria eskaini duen pertsonari eskerrak eman dizkio.

Del Castilloren adierazi duenez, ez du pertsona hori ezagutzen, baina "eskerrak zuzenean ematea gustatuko" litzaioke. Hurrengo orduetan dirua kontrolpean duen abokatuarekin bilduko da.

Polizia iturriek pertsona anonimo bat abokatuekin dirua eskaintzeko kontaktuan jarri dela egiaztatu egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea