Gizartea -
Igandean
'Txori Argi' ontziari eraso zioten piratak atxilotu dituzte
Orotara ustezko zortzi pirata atxilotu dituzte, baita hiru ontzi harrapatu ere, 'Atalanta'k zuzendutako operazio bati esker.
Erredakzioa
Europar Batasunak eta Seychelles irlek igandean ''Txori Argi'' atunontzia eraso zuten piratak atxilotu zituzten atzo. Orotara ustezko zortzi pirata atxilotu zituzten, eta hiru ontzi harrapatu zituzten, ''Atalanta''k zuzendutako operazio bati esker.
Horrez gain, bederatzi piratek osatzen zuten bigarren talde bat atxilotzea lortu zuten igande eta astelehen artean.
Bermeoko Inpesca enpresaren Txori Argi euskal atunontziak piraten erasoa jasan zuen igandean, baina ihes egitea lortu zuen. Gertakaria Seychelle uharteetako irla nagusienetik 80 miliatara jazo zen.
Igandeko erasoaren ondorioz, Atalantak Europako hegazkin bat bidali zuen gunera. Bertan, bi ontzi arin eta itsasontzi bat aurkitu zituen, ''Txori Argi''k jasandako erasotik oso gertu.
Ondorioz, Seychelleetako ontzi bat piratengana hurbildu, eta zortzi lagun atxilotu zituen.