Gizartea -
Psikiatrak
Suizidio "gehienak" ekidin daitezkeela ohartarazi dute
Estatuan bere buruaz beste egin dutenen batez bestekoa 100.000 biztanleko 7,5era igo da eta 2008an 3.421era iritsi zen suizidio kopurua, auto-istripuz hildakoen gainetik lehenengo aldiz.
Erredakzioa
2008an Espainiako Estatuan bere buruaz beste eginda hil zirenen kopuruak (3.421) urte hartan auto-istripuz hil zirenen kopurua gainditu zuen historian lehenengo aldiz.
Espainiako Estatistika Institutuak duela gutxi jakinarazi du suizidioak direla heriotza eragin duen kanpoko arrazoi nagusia, errepide istripuen gainetik.
Egoera horren aurrean, psikiatrek ahotsa altxa dute eta prentsaurrekoa eskaini dute agintariei suizidioari aurre egin diezaiotela eskatzeko, izan ere, saihestu daitekeen arazo bat da "kasu gehien-gehienetan".
Julio Boves Espainiako Psikiatria Biologikoaren Elkarteko presidenteak esan du duela 25 urte arte Espainiako Estatuan bere buruaz beste egiten zutenen indizea baxua zela, baina 1985etik maila berdetik laranjara iritsi da, batez bestekoa 100.000 biztanleko 7,5era igo da.