Gizartea -
Emaztea jo zuen
Abadiñoko gizon baten bila dabil Ertzaintza, ostiraletik
Etxetik alde egin ondoren, 70 urteko gizonak bere emazte jo zuen. Diabetikoa da eta buruko gaitza du, Jaurlaritzaren arabera.
Erredakzioa
70 urteko Abadiñoko auzotar baten bila dabil Ertzaintza. Orain lau egun bere etxetik desagertu zen, bere emaztea jo ondoren, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Desagertutako gizona diabetikoa da, eta buruko gaitza du, iturri berdinaren arabera. Gines Romero da gizonaren izena, eta ostiraletik ez dakite non dagoen. Etxetik alde egin aurretik eztabaida gogorra izan zuen bere emaztearekin.
Tartean, jipoia eman zion emakumeari eta hainbat objektuekin kolpeak eman zizkion. Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten. Desagertutakoak botikak hartu behar ditu egunero (diabetikoa da), baina etxetik alde egin zuenean ez zuen medizinarik hartu.
Iturri berdinaren arabera, Diógenes-en gaitza pairatzen du gizonak. Honen ondorioz, zaborrean objektu bila ibiltzen da, batez ere industria-poligonoetan. Desagertu zen unean praka, jaka eta txapel bat zeramatzan, denak urdin kolorekoak. 1,75 metro neurtzen ditu. Gizona non dagoen jakitekotan 94-4669300 telefono zenbakira deitzeko eskatu du Ertzaintzak.