Gizartea -

Salaketa

Emakumearen Institutuak "I Love Escassi" kritikatu du

Organismoak bere "ardura" aditzera eman du, izan ere, emakumeak horrela tratatzeak gizartean "jarrera bortitzak eta matxistak" eragiten dituela uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumearen Institutuak Telecinco kateko "I Love Escassi" saioa kritikatu du "estereotiporik sexistenak" erakusteagatik. Izan ere, organismoaren ustez, "emakumeak gizonezkoaren esanetara dauden sexu-merkantzia bezala aurkezten dira eta, horretarako, indarkeria eta iseka nagusi diren jarrerak sustatzen dituzte".

Komunikatu batean, Emakumearen Institutuak katearen arduradunei emakumeen eskubideak errespetatzeko beharrari buruz gogoeta egitea eskatu die.

17 emakumek gizonezko pertsonaia ospetsu bat "konkistatzeko" lehian aritzen diren saio honi buruzko kexak jaso dituzte Irudiaren Behatokian.

Horrela, Emakumearen Institutuak bere "ardura" aditzera eman du, izan ere, emakumeak horrela tratatzeak gizartean "jarrera bortitzak eta matxistak" eragiten dituela uste du.

Komunikabideek alor honetan duten erantzukizuna azpimarratu du Institutuak. Horretarako, bateraezina ikusten du ezaugarri horietako programen emisioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea