Gizartea -
2009ko datuak
Bost espainiarretako bat, pobrezia mugaren azpitik
2008tik ehuneko hori ez da aldatu. Gainera, hiru etxeetako batek ezin zien aurreikusi gabeko gastuei aurre egin eta ia % 14 ozta-ozta heltzen zen hile bukaerara iaz.
Erredakzioa
Espainiako bost biztanleko bat (% 19,5) pobrezia mugaren azpitik bizi zen iaz, 2008ko datuekin bat eginez (% 19,6), Estatistika Institutu Nazionalak (INE) aditzera eman duenez.
''Bizi baldintzen Inkesta''ren datuek ondorioztatu dutenez, hiru etxeetako batek ezin zien aurreikusi gabeko gastuei aurre egin, 2008an baino % 5,8 gehiagok. Eta % 13,7 ozta-ozta heltzen zen hile bukaerara iaz, 2008an baino 1,5 puntu gehiago.
% 5,4 etxe gehiagok (% 38,9) ezin izan zutela gutxienez astebeteko oporraldia egin zehaztu du INEk. Horrez gain, % 7,2ek etxebizitza nagusiaren lotutako ordainketak atzeratu zituzten.