Gizartea -
Otsailaren 27an gertatu zen
Barakaldon adin txikiko neska bat ustez bortxatu zuena, atxilotuta
Adin txikiko neska batek salaketa jarri zuen, udalerri bizkaitarreko dantzaleku batean gizon batek komunean sartzera behartu eta bortxatu zuelako.
Erredakzioa
Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizean iragan otsailean Barakaldoko (Bizkaia) dantzaleku batean adin txikiko neska bat bortxatzea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Otsailaren 27an, adin txikiko neskatoa polizia-etxera bertaratu zen goizaldean gizonezko batek sexu-gehiegikeriak egin zizkiola salatzeko, eta hori Barakaldoko dantzaleku batean gertatu zela jakinarazi zien.
Aipatu iturriaren arabera, gazteak salatu zuen komunean sartzera behartu zuela gizonak eta "indarrez gizonezkoen komunean sartu eta bertan bortxatu zuen".
Gaztea poliziaren esku dago orain, eta beharrezko izapideak bete ostean, epailearen esku utziko dute.