Gizartea -

Eski-estaziotik hurbil

Lagun bat hil da, Candanchutik hurbil izandako elur-jausi batean

Beste bi zaurituta daude eta beste lau lagun ere harrapatuta geratu dira, baina euren kabuz elur artetik ateratzea lortu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun bat hil da eta beste bi zaurituta daude, Aguila mendian (Riosetan, Huesca), Candanchuko eski-estaziotik hurbil izan den elur-jausian, Gobernuak Huescan duen ordezkaritzak jakiteram eman duenez.

Antza, elur-jausiak bi talde ezberdinetan zihoazen zazpi lagun harrapatu ditu. Taldeetako batean lau mendizale zihoazen eta euren kabuz eta minik hartu gabe atera dira.

Bigarren taldekoek berriz, zorte okerragoa izan dute. Hiruretako bat, madrildarra, hil egin da eta beste biak zauritu egin dira.

Erreskate lanetan Guardia Zibilaren Mendiko Taldea, helikoptero bat eta zakurrak aritu dira. Eski-estazioko langileak ere bertaratu dira ezbeharraren tokira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea