Gizartea -
Bizkaia
Tren batek emakume bat harrapatu du Zaratamon
Trenbidea zeharkatu du, hesia behean egon eta seinale akustikoak martxan izan arren.
Erredakzioa
75 urteko emakume bat hil da Zaratamon, Bizkaian, tren batek harrapatuta. Emakumeak trenbide-pasagunea gurutzatu du barrerak behean eta seinale akustikoak martxan zeudela.
Jazoera 09:15ean izan da, Arkotxa auzoko trenbide-pasagunean, Bilbao-Donostia linean.
Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren esanetan, emakumezkoa trenbide-pasagunea gurutzatzen saiatu da, trena zetorrela konturatu barik.
Istripuaren ondorioz, zerbitzua eten behar izan dute, eta atzerapenak egon dira zerbitzuetan. Arazoak konponduta daude dagoeneko.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizita, Herri Lan eta Garraio Sailak ziurtatu duenez, Euskal Tranbide Sarea (ETS) enpresa trenbide-pasagune guztiak ezabatzeko programa bat garatzen ari da.