Gizartea -

Bahiketaren ostean

'Alakrana'ko lau marinel atunontzira lanera itzuliko dira

Arrantzaleak lasaiago daude "zaindariek piraten erasoei aurre egiten" dietela ikusita. Atunontziak 47 egun igaro zituen bahituta Indiako Ozeanoko uretan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Alakrana'' Indiako Ozeanoko uretan 47 egunetan zehar bahituta egon zen ontziko lau tripulatzaile lanera itzuliko dira atunontzira.

Arrantzaleak Peinador Vigoko aireportutik Parisera abiatuko dira bihar eta bertatik Madagaskarrera, bertan baitago ''Alakrana''.

Jose Manuel Crujieras Ribeirako (Galizia) tripulatzaileetako batek adierazi duenez, "premiagatik baino gehiago, nire bizitza delako" itzuliko da lanera.

Indiako Ozeanoan, bahiketaren mehatxupean, arrantza-ontzietako tripulatzaileek pairatzen ari diren arriskua ez du gustuko Crujierasrek, baina "zaindariek piraten erasoei aurre egiten dietenetik lasaiago" dagoela onartu du.

"Gobernuak bere hitza bete eta segurtasun gehiago jarri" dezala espero duela gehitu du.

''Alakrana''ko 36 tripulatzaile iragan urteko urriaren 2tik 17ra bahituta egon ziren Indiako Ozeanoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea