Gizartea -

EUSKARA

Eusko Jaurlaritzak euskararen gaineko 21 ideia aurkeztu ditu

Proiektuak euskal gizartean onarpen maila desberdina duten bost ardatz ditu.

Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, gaur Donostian. Argkia: EFE
Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, gaur Donostian. Argkia: EFE
Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, gaur Donostian. Argkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiritarren bi herenek, gutxienez, partekatzen dituzten 21 ideia proposatu ditu Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, euskararen gaineko “diskurtso partekatu” baten oinarri izateko.

Baztarrikak eta Iñaki Martinez de Luna soziolinguistak, Iñaki Martínez de Luna Euskararen Aholku Batzordeko Euskara 21 batzorde bereziaren eta Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoen (EGOD) egitasmoaren zuzendariarekin, euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarrien aurkezpena egin dute gaur Donostian.

Baztarrikaren esanetan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak uste osoa du beharrezkoak direla euskara biziberritzeko prozesuan eraginkorrak izateko. Neurri berriak behar dira, horren ustez: politika egokiak eta plangintza eraginkorrak, bitarteko berriak, ezagutza zientifikoa, lankidetza publiko-pribatua... Eta bi zutabe “ezinbesteko” direla nabarmendu du: “herritarren atxikimendua” eta euskararen gaineko “askotarikoen arteko adostasun sozial eta politiko zabala” lortzea, euskararen inguruan diskurtso “parte-hartzaile eta konpartitua” sortzeko. Adostasun sozial eta politiko zabal horri esker, azken hiru hamarkadetan euskarak “jauzi handia” egin du EAEn, gaineratu du.

Baztarrikak gogorarazi duenez, Euskararen Aholku Batzordeak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hala proposatuta, 2013-2014 aldirako lan programa onartu zuen, eta eginkizunetariko bat Euskara 21 batzorde-atalaren esku jarri zen. Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoak “aztertu, kontrastatu, berritu eta bateratze bidean jartzea” da helburua.

Bost diskurtso

Eginkizun hori aurrera eramateko, Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoa (EGOD) egitasmoa abiatu zen. Iñaki Martínez de Luna Euskara 21 Batzordeko zuzendariak egitasmo horretan euskararen inguruan jasotako bost arlo edo diskurtsoak izendatu ditu: errespetuarena, balio pragmatikoarena, sustatzailea, aldarrikatzailea eta mesfidatia.

Bost diskurtsoak 33 esaldiz osatuta daude, eta esaldi bakoitzak onarpen maila ezberdina du. Diskurtsorako atera diren esaldi guztietatik, % 66,6tik gorakoak hartu dira, hau da, EAEko gizarteko bi herenek babestu dituztenak. Badira % 70eko eta % 80ko onarpen maila duten ideiak. 21 esaldi onartu dira guztira, eta hauek dira babesik handiena lortu dutenak: umeek ingelesa, euskara eta gaztelania jakitearen garrantzia; pertsona bakoitzaren hizkuntza-askatasuna errespetatzea, eta saltoki, administrazio eta bestelakoetan euskaraz zein gaztelaniaz artatua izateko eskubidea izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Eusko Jaurlaritza berriak Gaurko azken orduko albistea