Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko batek emaztea jo du, mezara joateari uko egin diolako

Gertakariak Bilbon jazo ziren atzo. Erasotzailea atxilotuta dago. 29 urteko biktimak salatu duenez, azkenaldian ezadostasunak dituzten bakoitzean jipoitu egiten du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak 34 urteko gizonezkoa atxilotu du emazte ohia jipoitzeagatik, igandean mezara berarekin joateri ezetz esan ziolako.

Gertakariak igandean, 11:00etan, jazo ziren Ollerietagoiena kalean. 29 urteko emakume bat jendez inguratuta ikusi zuten udaltzainek eta bertaratu egin ziren. Emakumeak, lau hilabeteko umea besoetan zuela, azaldu zuenez, bikotekideak jo egin zuen elizara joateari uko egin ziolako. Biktimak aurpegian zauria zuen, masailalboan eta sudurrean. Udaltzaingoen aurrean salatu zuenez, umea jaio zenetik aurrera jipoiak errepikatu egin dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea